Unibertsitateko irakasleen kidegoan sartzeko akreditazio programak
UPV/EHUk badu prozedura bat irakasleen akreditarioari dagokionez ANECAn eta/edo UNIBASQen aurkeztu beharreko ziurtagiriak eskatzeko. Prozedura hau Irakasleen Errektoreordetzak bideratzen du
Zer informazio ematen du Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuak?
Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuak (SED/IEZ) ziurtagiriak prestatzen ditu, irakasleek ANECAn edo UNIBASQen aurkeztu ahal izateko, beren irakaslana ebaluatzearen ondoriozko emaitzaren frogagarri gisa. Hain zuzen ere, ziurtagiriok Irakasleen irakas-jardueraz ikasleek duten iritziari buruzko inkestaren emaitzak jasotzen dituzte, eta azken zortzi urteotako Irakaskuntzaren Egoerari buruzko Txosten guztietan "Oro har, irakasle ona dela uste dut" irizpide itemean lortutako puntuen batezbestekoa ematen dute.
ANECAko edo UNIBASQeko zein programatan aurkez daitezke ziurtagiri horiek?
- ANECAko ACADEMIA programa.- Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak (ANECA), unibertsitateko irakasle kidegoetan sartzeko akreditazio nazionaleko ACADEMIA programaren bidez, unibertsitateko irakasle funtzionario kidegoetan (unibertsitateko irakasle titularrak eta unibertsitateko katedradunak) sartzeko eskatzaileen profila ebaluatzen du.
- ANECAko PEP programa.- Kontratazioetarako Irakasleak Ebaluatzeko Programaren bidez (PEP), ANECAk eskatzaileen irakaskuntza eta ikerkuntza jarduerak eta prestakuntza akademikoa ebaluatzen ditu, ULOALOk ezartzen dituen unibertsitateko irakasle kontratatuen taldeetan sartzeko (irakasle doktore kontratatua, irakasle laguntzaile doktorea, irakasle lankidea eta unibertsitate pribatuko irakaslea).
- Irakasle eta Ikertzaileak Egiaztatzeko UNIBASQen programa.- Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak (UNIBASQ) irakasle eta ikertzaileak egiaztatzen ditu, euskal unibertsitate sisteman lan kontratudunen eta unibertsitate pribatuko irakasle doktoreen plazak betetzeko.