UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Kalitate eta Ikasketa Berrikuntzako Errektoreordetza
IRAKASLANA EBALUATZEKO ZERBITZUKO AURREKARIAK ETA MISIOA

Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuak Hezkuntza Zientzien Institutuko Ebaluaziorako Lan-taldea ordezten du. Zerbitzu hori Ikasketa Berrikuntzako Errektoreordetzak sustatutako Hezkuntza Zientzien Institutua (HEZI) birmoldatzeko proiektu osoa aplikatzearen ondorioz sortu zen. EHUko behin-behineko Gobernu Batzordeak 2002ko irailaren 30ean onartu zuen agiri batean jasotzen dira HEZI banatu ondoren sortu diren hiru zerbitzuak: Hezkuntza Aholkularitzako Zerbitzua (HELAZ), Ebaluazio Instituzionaleko Zerbitzua (EIZ) eta hemen aurkezten duguna: Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzua. Hiru zerbitzu horiek Kalitate eta Ikasketa Berrikuntzako Errektoreordetzaren mende dagoen kalitate organo batek koordinatzen ditu.

Ebaluazioetan espezializatutako profesional-taldea gara, Kalitate eta Ikasketa Berrikuntzako Errektoreordetzaren mende eta EHUko komunitatearen zerbitzura dagoena. Irakaskuntza ebaluatzeko prozesuak sustatzen, diseinatzen eta garatzen ditugu, eta haietan parte hartzen dutenei aholkuak, erraztasunak eta trebakuntza ematen diegu irakaskuntzaren kalitatea helburu izanik. Etengabeko hobekuntzaren oinarriak kontuan hartuta lan egiten saiatzen gara.

Azken eguneratzea: 2010/02/22