
Gardentasuna. Ebaluatzeko ekintzek gardenak eta demokratikoak izan behar dute. Irizpide eta prozedura sendo, adostu eta erantzuteko modukoak erabili behar dira.
Testuinguruari egokitzea. Ebaluazioaren emaitzen interpretazioak aintzat hartu behar ditu irakasleek beren irakaslanean izan ohi dituzten egoera eta ezaugarriak. Besteak beste, azpimarratzekoak dira: talde-kopurua, talde bakoitzeko ikasle-kopurua, irakaslana ele bitan egin behar ote den, irakasgai-mota, kreditu-kopurua, irakaslan hori campus batean baino gehiagotan egiten ote den, etab.
Errespetua. Ebaluazio-ekintzak zilegitzat joko dira, baldin eta irakasleen autoestimua, motibazioa, garapena eta ospe profesionala errespetatzen eta sustatzen badituzte.
Zorroztasuna. Ebaluazio-ekintzen oinarrian garrantzizko ikerkuntza-lana egongo da, eta ekintza horiek deontologia profesionalari jarraitu beharko diote. Hala, zorrotz-zorrotz erabili beharko dituzte kontzeptuak eta prozedurak: beren fidagarritasuna, baliozkotasuna eta isilpekotasuna bermatuz.
Jardun ez-sexistak. Talde honen jardunbide-printzipioa literatura feministak "Jardunbide egokiak" izendatzen duena da; hau da, eguneroko lanean sexu-bereizkeriarik izango ez dela bermatzen da.
Elebitasuna. Eguneroko zereginean euskararen eta gaztelaniaren erabileran normalizazioa bultzatzean datza, EHUk ere izaera elebiduna baitu.
Sektore publikoan parte hartzea. EAEko unibertsitate publiko bakarreko unibertsitate-komunitatearentzat lan egiten dugula jabetzean datza. Hala, baliabide materialei zein giza baliabideei etekina ateratzeko irizpidea aplikatzen dugu.
Adostasun-kultura. Talde honetan adostasun-kultura lantzen ahalegintzen gara, eguneroko jardunean sor daitezkeen iritzi-desberdintasunei modu baikorrean aurre egin ahal izateko.