UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Kalitate eta Ikasketa Berrikuntzako Errektoreordetza
Goi-mailako Irakaskuntzaren Kalitatearen Ebaluzioari buruzko aurreko esperientziak

EHUk ibilbide oparoa du ebaluazio-prozesuetan. Unibertsitateen Kontseiluak bultzatutako Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatzeko Programa Esperimentalean (PEXEC), 1993-1994, parte-hartze nabarmena izan zuen.

 

Lehenengo mailan EHUko irakaskuntzaren, ikerketaren eta kudeaketaren ebaluazio orokorra egin zen. Bigarren mailan titulazio hauek ebaluatu ziren: 

  •  Filologia, Geografia eta Historia Fakultatea, Filologia Klasikoan lizentziatua  
  •  Donostiako Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola, Industria-Ingeniari Teknikoa  
  •  Zientzia Fakultatea, Fisikan lizentziatua  

 

 

Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatzeko Programa Esperimentaleko Bulego Teknikoa - Akademia Antolakuntzaren eta Irakasleen Errektoreordetzaren menpe zegoena -arduratu zen aholkularitza-lanak egiteaz eta laguntza tekniko-instrumentala emateaz.

 

Bestealde, Goi-mailako Irakaskuntzaren Kalitatea Ebaluatzeko Europako Proiektu Pilotuak (1994-1995) izeneko programan ere hartu zuen parte EHUk. Hartan, Industria eta Telekomunikazio Ingeniarien Bilboko Goi Eskola teknikoko telekomunikazio-ingenieria titulazioarekin esku hartu zuen EHUk ebaluazio-prozesuan.

 

EHUko Hezkuntza Zientzien Institutuko Ebaluaziorako Lantaldeak beharrezko aholkularitza metodologikoa eta laguntza tekniko-instrumentala eman zizkion ebaluazio-prozesua garatzeko sortu zen Autoebaluazio Batzordeari.