
Unibertsitateen Kalitatea Ebaluatzeko Plan Nazionala (PNECU) Unibertsitateen Kontseiluak sustatu zuen -abenduaren 1eko 1947/1995 Errege Dekretua (1995eko abenduaren 9ko EBO)-, eta 1995-2000 bitartean garatu zen. Unibertsitateen Kalitateari buruz erakundeek egindako ebaluzioaren garapena sustatu zuen PNECUk. Planak bi helburu zituen:
a) Unibertsitateei beren indarguneak eta ahulguneak detektatzeko bidea ematea, komunitateari ematen dizkioten zerbitzuen kalitatea hobetzeko eta zerbitzuak hobetzearren ekintza-plan estrategikoak zehazteko.
b) Unibertsitateen finantziazioan laguntzen duten erakundeei eta unibertsitateko zerbitzuen erabiltzaileei erakunde bakoitzak lortu duen kalitate-mailari buruzko informazio objektibo eta fidagarria ematea.
Unibertsitateen kalitatearen ebaluazioa hiru arlotan banandu zen:
EHUk hainbat urtetarako proiektu batekin hartu zuen parte PNECU-n. Plan horren deialdietan, helburu gisa, alor hauek ebaluatzea proposatu zuen Unibetrtsitateak:
Lehen deialdia (1996/02/28ko BOE) :
Titulazioak:
Donostiako Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola, Industria- Ingeniari Teknikoa, Industria Elektronika berezitasuna
Gasteizko Industria Ingeniaritza Teknikoko eta Topografia Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola:
Industria- ingeniari teknikoa; Industria Elektronika berezitasu na
Topografia-ingeniari teknikoa.
Zientzia Fakultatea, Kimika Zientzietan lizentziatua
Kimika Zientzien Fakultatea, Kimika Zientzietan lizentziatua.
Farmazia Fakultatea:Giza Ekikadura eta Dietetikan diplomatua
Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua
Bigarren deialdia (1998/04/28ko BOE):
Titulazioak:
Marina Zibileko Goi Eskola:
Marina Zibilean diplomatua, Nautika Saila
Marina Zibilean diplomatua, Itsas Makinen Saila
Industria eta Telekomunikazio Ingeniarien Goi Eskola Teknikoa, Industria- Ingeniaria.
Lan Harremanetarako Unibertsitate Eskola, Lan Harremanetan diplomatua
Farmazia Fakultatea, Farmazian lizentziatua
Hirugarren deialdia (1999/06/01eko BOE):
Titulazioak:
Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskola, Erizaintzan Diplomatua
Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskola -Zentro Atxikia-, Erizaintzan Diplomatua
Meatze Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola, Meatze-ingeniari teknikoa, Energia Baliabideak, Erregaiak eta Lehergaiak berezitasuna
Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola, Industria-ingeniari teknikoa, Industria Elektronika berezitasuna
Zerbitzuak:
Unibertsitatean Sartzeko Kudeaketaren Arloa
Laugarren deialdia (2000/05/23ko BOE ):
Titulazioak:
Arte Ederren Fakultatea, Arte Ederretan Lizentziatua
Leioako Erizaintzako Unibertsitate Eskola, Erizaintzan Diplomatua
Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola:Irakaslea, Haur Heziketa berezitasuna
Irakaslea, Musika Heziketa berezitasuna
Irakaslea, Lehen Mailako Hezkuntza berezitasuna
Irakaslea, Atzerriko Hizkuntza berezitasunaGizarte Hezkuntzan diplomatua
Sailak:
Finantza Ekonomia II
Deialdi bakoitzen proposatutako ebaluazio-helburuak bete-betean lortu ziren, hau da, alor guztiek egin zituzten ebaluazio-prozesua osatzen zuten zatiak: autoebaluazioa, kanpoko ebaluazioa eta azken txostena, alegia.
Planaren deialdietan ebaluazio-prozesuak garatzeko orduan, Hezkuntza Zientzien Institutuko Ebaluaziorako Lantaldeak egin zituen aholkularitza metodologikoa eta laguntza tekniko-instrumentala, lantalde tekniko gisa.
Planean proposatutako metodologiak ezarri zuen deialdi bakoitzean Unibertsitateko Ebaluzio Batzordeak, hain justu, Unibertsitatearen ebaluzio-txostena egingo zuela. EHUk egin zituen txostenak hauek dira:
1. deialdia, Unibertsitatearen ebaluzio txostena (pdf, 172kB)
2. deialdia, Unibertsitatearen ebaluazio-txostena (pdf, 716kB)3. deialdia, Unibertsitatearen ebaluzio-txostena (pdf, 1,005kB)
4. deialdia, Unibertsitatearen ebaluazio-txostena. (pdf, 327kB) Eraskinak (pdf, 551kB)
Halaber, PNECUko Koordinazio Teknikorako Batzordeak Planari buruzko urteko txostena egingo zuela erabaki zen. Txosten horiek Unibertsitateen Kontseiluaren web orrian daude, egun Unibertsitateko Koordinazio Kontseeilua du izena.