UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Kalitate eta Ikasketa Berrikuntzako Errektoreordetza
IKASKETA BERRIKUNTZAKO EREMUAN HOBEKUNTZA EKINTZAK INPLEMENTATU ETA JARRAIPENA EGITEKO PLANA

 EHUko Kalitate eta Ikasketa Berrikuntzako Errektoreordetzak Ebaluazio Instituzionaleko Zerbitzuaren (EIZ) bitartez plan hau proposatzen die Ebaluazio programetan parte hartu duten zentroei. Plan honen helburua egindako ebaluaziotik ondorioztatutako hobekuntza ekintzak inplementatu, jarraitu eta finantzatzea da.

 

      Plan honen helburua, EHUko irakaskuntza kalitatea hobetzen laguntzea da, kalitatea bermatuko duen sistema bat ezartzeko asmoz egindako ebaluazio instituzionaleko prozesuetatik ondorioztatutako hobekuntza ekintzak martxan jarriz.

 

      Hobekuntza Ekintzen Inplementazio eta Jarraipen Plan honen helburuak hauek dira:

- Irakasketa Berrikuntzaren eremuan hobekuntza ekintzen ezarpena sustatzea. 
- Titulazioak egindako ebaluaziotik ondorioztatutako ekintzak bultzatzea. Ekintza hauek, aurrez garatutako prozesuaren ondorioz egindako autoinforme edota kanpo-ebaluazio informean agertu beharko dira.

2005-2006 ikasturtea

2006-2007 ikasturtea

2007-2008 ikasturtea

2008-2009 ikasturtea  

2009-2010 ikasturtea

Azken eguneratzea: 2009/03/25