
Eginkizuna:
Ebaluazio Instituzionalerako Zerbitzua Hezkuntza Zientzia Institutua birmoldatzeari esker sortu zen. Zehatzago esatearren, ebaluaziorako lan taldean egin duen lanari jarraipena emateko. UPV/EHUko behin-behineko Gobernu Batzarrak onartu zuen birmoldaketa hori, 2002ko irailaren 30eko bileran.
MISIOA
UPV/EHUko Ebaluazio Instituzionalerako Zerbitzuko xedea ebaluazio, egiaztapen eta akreditazio prozesuak orientatzea eta bultzatzea da. Horrez gain, goi mailako irakaskuntzaren kalitate hobekuntzarekin loturik dauden prozesuak lantzen ditu. Halaber, gure unibertsitatean bere programak garatzeko, erreferentzia diren kalitate agentziekin lan egiten du.
IKUSPEGIA
Erreferentzia zerbitzu bilakatu nahi dugu, UPV/EHUn kalitate hobekuntzaren prozesuan nahiz unibertsitatearen eremuan.
Helburu honekin, hurrengo ezaugarriak bete nahi ditugu: profesional-gaitasuna, metodologia berritzaileak inplementatzea, ebaluatu, egiaztatu eta akreditatzeko tresnak egitea eta Unibertsitateko berrikuntza prozesuetan parte hartzea.
BALOREAK
Hori guztia lortzeko, balore hauetan oinarritzen gara:
Zerbitzu-Karta